Umeen duatloia giro ludikoan egingo da, lehiatzeko presio barik, eta horren helburua da eskola-kirola praktikatzeko adinean dauden neska-mutilei modalitate hori ezagutzera ematea. Probak benjamin-, kimu- eta ume-kategorietan egingo dira, eta parte hartzeko beharrezkoa izango da bizikleta eta kaskoa eramatea.
Izen-ematea doakoa da eta izena eman daiteke bariku bitartean, hilaren 21era arte, Getxotri.org webguneko formularioan.
