Jarduera-egitarau hori prestatzen Udaleko zenbait arlok hartu dute parte (Hirigintza, Ingurumena, Euskara eta Turismoa) eta beste eragile batzuek ere (Bizarra Lepoan, Kultura Paisaien eta Ondarearen Unesco Katedra, UPV/EHU, El Transbordador de Vizcaya, Sim Romi, Kale Dor Kayiko…).
Irantzu Uriarte Turismoko zinegotziak adierazi duenez, "edizio honetan, Getxon egingo diren jarduera guztiak emakumezkoen ikuspuntutik antolatu dira, banakako zein kolektiboki: emakumeak zer suposatu duen gure udalerrian, bere hastapenak, bere ondoretasuna… Portu Zaharreko emakumeen lana hobeto ezagutuko dugu, nor zen Felipa Bustingorri –Areetako garai bateko hondartzaren ondoko ostatu baten jabea-, edo Francisca Labroche, Maximo Agirreren emaztea eta Santa Ana baselizaren sustatzailea".
Beste behin ere, egitarau horren bitartez lortu gura diren helburuak honako hauek dira: batetik, kultura ondarearen zabalkundea egitea hainbat jardueraren bidez, eta bestetik, gure ondarea gozatu, ezagutu eta errespeta dadin lortzea, kalitatezko esperientzia bat dela medio. "Gainera", esan du Irantzu Uriartek, "udako sasoitik kanpo aisia eta kultura jarduerak programatzeak bidea ematen du udalerrira txangozaleak erakartzeko, bai Bizkaikoak bai auzoko probintzietakoak, eta pizgarria ematen du ostalaritzako eta aisiako zerbitzuetan eta horiekin lotutako beste batzuetan kontsumitzeko. Sustapen ekonomikorako GETXO 2020 estrategiarekin lerrokatutako jarduera da —estrategia horrek turismo kulturalaren alde apustu egiten du, besteak beste—, eta ezarri nahi dugun turismo jasangarriaren eredua garatzeko giltzarri diren bi helburu lortzen laguntzen du: turismoa urte-sasoi guztietara hedatzea, eta bisitariak zein turistak barreiatzea, orain bisitatuenak ez diren baliabide eta eremuetara erakarriz".
Egitaraua:
"Migrazio eta zainketen bideak"
Urriaren 15etik azaroaren 10era bitartean, argazki-erakusketa emakume migratuen istorioetan oinarrituta, Algortako Azokan (Torrene 4) Katia Henríquez Dominguezek antolatua. Informazio gehiago: 94 625 11 38.
"Kultur ibilbideak, Getxoko arkitektura eta paisaiak"
Urriak 25, eguena, 19:00etan, Getxo Elkartegian (Ogoño 1, Areeta), Getxoko Turismo Bulegoak antolatutako berbaldia, gehienbat emakumeek egindakoa da eta, ibilbide autogidatuen eskutik, herriaren historia ezagutaraziko du.
"Kultura eta natura ondare baten zaindariak"
Urriak 20, zapatua, 11:00etan, Getxoko Ingurumen Aretoan, berbaldia eta bertoko produktuak dastatzea. Informazioa eta erreserbak: 688 883 596, info@ingurumenaretoagetxo.eus
"Begoñako galeriak emakume hitzean"
Urriaren 10etik azaroaren 4ra bitartean, ikus-entzunezko erakusketa emakumeek gure ondarearen historian eta ondarea berreskuratzeko lanean izan duten zeregina agerian jartzeko. Informazioa: www.puntabegonagetxo.eus
"Felipa Bustingorriren begiradatik"
Urriak 27, zapatua, eta urriak 28, domeka, 10:30ean, oinezko bisita gidatua Areeta ingurua emakume horren begiradatik ezagutzeko; bera, Areetako garai bateko hondartzaren ondoko ostatu baten jabea izan zen. Informazioa eta erreserbak: Getxoko Turismo Bulegoa, tel.: 94 491 08 00, infoturismo@getxo.eus
"Portu Zaharreko emakumeak"
Urriak 7 eta 14, domekak, 11:30ean, bisita antzeztua Algortako Portu Zaharrera. Informazioa eta erreserbak: Getxoko Turismo Bulegoa, tel.: 94 491 08 00, infoturismo@getxo.eus
"Francisca Labrocheren begiradatik"
Urriak 27, zapatua, eta urriak 28, domeka, oinezko bisita gidatua emakume horren garaiko bizitza nolakoa zen ezagutzeko; bera Maximo Agirreren emaztea eta Santa Ana baselizaren sustatzailea izan zen. Informazioa eta erreserbak: Getxoko Turismo Bulegoa, tel.: 94 491 08 00, infoturismo@getxo.eus
Euskaraldia Sorginzulon
Urriak 20, zapatua, 17:30etik 20:00ak arte, Begoñako galerietan, Getxoko kostaldeari buruzko ikerketa etnotoponimikoan oinarritutako bisita antzeztua. Informazioa eta erreserbak: 688 65 30 42, euskaraldiagetxon@gmail.com
"Emakumeak eta Bizkaia Zubia"
Urrian zehar, argazki erakusketa Bizkaia Zubiko terrazetan, non emakumeak protagonistak diren.
"Xarma eta artea"
Urriak 20, zapatua, 18:00etan, Bizkaia Zubian, jaialdi flamenkoa, kulturarteko genero-ikuspegitik eta emakume ijitoen eskutik.
Informazio gehiago: www.getxo.eus/turismo