Goizeko kick-boxingeko sariketan parte hartuko dute orain arte hamar borrokaldi izan ez duten kirolariek, emakumezkoek zein gizonezkoek. Txartelak 12 euroan eros daitezke Fadurako leihatilan.
Bestalde, arrastiko boxeo-norgehiagokan honako borrokalari hauek lehiatuko dira Bizkaiko selekzioan: Naiara Olmedo sopeloztarra, Jessica Brunet, Ander Blanco, Teo Creanja, Youssef Hamid, Brayan Zapata, Mikel Sortino, Luis F. Vaca, Iker Fernández, Iker Gimenez, Mohamed Elhabib eta Jokin Garcia. Hamabi borroka ikusteko txartelak 14 euroan erosi ahal izango da Fadurako leihatilan.