Ekitaldia Kultura eta Ondare Paisaien Unesco Katedrak, Bizkaia Zubiak eta Euskal Herriko Unesco Sareak (EHUS) antolatzen dute, Getxoko Udalaren eta Portugaleteko Udalaren laguntzagaz. Jardunaldi horretan, EHUSegaz loturiko kultura-ondareak aurkeztuko dira.
EHUS Unescogaz erlazionatutako 19 erakunde publiko eta pribatuz osatutako sarea da: Eskola Elkartuen Sarea (Red PEA), Liburutegiak, Unesco Katedrak, Unesco Zentro eta Klubak, Biosferako Erreserbak, Geoparkeak, Sormenerako Hirien Sarea eta Munduko Ondare diren tokiak. EHUS osatzen duten erakundeen asmoa Unescogaz eta euskal gizarteagaz erlazionatutako elkargune izatea da.
Jardunaldian gura duten pertsona guztiek parte har dezakete. Izen-ematea derrigorrezkoa da: https://goo.gl/forms/HipgcjayORYoZIJe2
Egitaraua
Begoñako galeriak:
10:00: Hasiera
- Imanol Landa. Getxoko alkatea.
- Andoni Iturbe. Bizkaiko Foru Aldundiko kultura zuzendari orokorra.
- Pilar Barraca. Kultura eta Kirol Ministerioko kontseilari teknikoa. Ondare historikoaren babeserako azpizuzendaritza saila.
- Mikel Torres. Portugaleteko alkatea.
- Iziar Basterretxea. Deustuko Unibertsitateko Hego Ameriketako Giza Baliabideen Formakuntzarako Unesco Katedra, EHUSen izenean.
10:30: 2018ko Europar Ondarearen Nazioarteko Eguna.
- Maider Maraña. Kultur Paisaiak eta Ondarearen EHUko Unesco Katedra.
10:40: Euskal Herriko Unesco Sarea eta Ondare Kulturala.
- María Peraita. Punta Begoña Galeriak.
- Marta Uriarte. Bizkaia Zubia.
- Mikel Unzueta. Santimamiñe kobak.
- Juanjo Aranburu. Ekain kobak.
12:10: Debatea eta itxiera.
12:20: Begoñako galerietara bisita.
Bizkaia Zubia, Portugaleten:
13:00: Bizkaia Zubira bisita.
13:30: Portugaletera bisita.
14:00: Torre Salazar jatetxean bazkaria. (35 € - Ezinbestekoa da izena ematea). Izenematea: https://goo.gl/forms/HipgcjayORYoZIJe2
16:00: RIALIA Industria Museoan "The flying ferry. Bizkaia Zubia eta argazkilaritza 125 urte harremanetan" erakusketara bisita.