Ondoren, 12:45ean, Bizkaiko Herri Kirolen Ligako hirugarren jardunaldia egingo da, eta, bertan, 8 modalitateko lehiaketa mistoak egingo dira; Getxo Herri Kirol Taldeak ere parte hartuko du.
Itxartu Taldeak eta Bizkaiko Euskal Joko eta Kirolen Federakundeak antolatu dute eguna.