Diru-laguntzok gutxienez 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera erroldatuta dauden herritarrek eskuratu ahal izango dituzte. Era berean, antzinatasun berean eskolatutako eta erroldatutako adingabeko seme-alabak izan behar dituzte, haur-hezkuntzako bigarren ziklotik (hiru urte) DBH mailara arte (hori barne).
Eskaera bakarra izapidetu ahal izango da seme edo alaba bakoitzeko. Eskaerak erabat beteta aurkeztu beharko dira Herritarren Arretarako Bulegoetako batean edo Getxoko Udaleko erregistro telematikoan.
Eskaeragaz batera, honakoa aurkeztu beharko da:
- Eskatzailearen NANaren fotokopia.
- Familia-liburua. Eduki ezean, eskatzaileak adingabekoarekin duen ahaidetasun-lotura egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu ahal izango du, eta bertan adierazi beharko dira bai zein seme edo alabarentzat eskatzen den diru-laguntza bai bere datuak ere.
- Semearen edo alabaren ikastetxearen ziurtagiria, ikaslearen izena eta zein mailatan matrikulatuta dagoen adieraziz.
- Herri Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean dituela jasotzen duen erantzukizuneko adierazpena (I eranskinaren barnean).
Inprimakia eskuragarri dago Herritarren Arretarako bulegoetan eta Getxoko Udaleko webgunean (www.getxo.eus).