Getxoko Gure Esku dago: "Catalunya, seguim amb vosaltres"

Erabiltzailearen aurpegia GureEskuDagoGetxo 2018ko ira. 29a, 12:23

Joan den ekainaren 10ean ere, Kataluniarekiko elkartasuna agertu zuten GEDeko kideek. HIRUKA

Kataluniako erreferendumaren urte bat betetzen denean, Getxoko Gure Esku Dagok elkarretaratze bat antolatu du Algortako Telletxe plazan: urriaren 1ean, 19:00etan.

Gure Esku Dagok urriaren 1eko erreferendumaren garrantzia azpimarratu nahi du, eta demokrazia, bakea eta askatasunaren alde lan egin zuten eta lanean jarraitzen duten herritarren duintasuna txalotu.

Hori dela eta, Getxoko GEDek elkarretaratze bat antolatu du Algortako Telletxe plazan. Hitzordua: urriaren 1ean, 19:00etan.

Ekimenaren kartela

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun