Lurmutur Hirian izan ziren bitartean, Getxoko ordezkariak eta Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura ahalduna batzorde antolatzaileko kideakaz eta Nazioarteko Sokatira Federazioaren lehendakari den Anton Raberagaz elkartu ziren. Gainera, Getxoko bi medailadunakaz berba egiteko aukera ere izan zuten, Nerea Egurrolagaz eta Iñigo Casabellagaz, hain zuzen ere.