Getxoko Euskaraldia batzordeak (Egizu eta Bizarra Lepoan elkarteek eta Udalak osatuta) dei bat egin du azaroaren 23tik abenduaren 3ra ekimenaren baitan antolatutako jardueretan parte hartzeko. Ildo horretan, bihar, martitzenean, 18:00etan, bilera irekia egingo dute Algortako Azebarri kultur elkartearen egoitzan.
Ordu berean, baina eguenean, urriaren 4an, Romo Kultur Etxean, Ahobizi, Belarriprest eta Irribizi figurentzako tailerrak egingo dituzte. "Horiek agerian utziko dute parte hartzaileek euskararen erabileragaz hartutako konpromisoa", azaldu dute antolatzaileek.