Uribek presidente izateko ardura hartu zuen 1975ean, aurreko presidenteak, Emilio Pardok bihotzekoa pairatu ostean. 29 urte zituela, Uribe bihurtu zen Arenaseko presidenterik gazteenatakoa; klubeko etapa laburra baino liluragarria zuzendu zuen. Bere lehenengo denboraldian, 1975/76an, taldea Estatu-mailako mailetara bueltatu zen, sei urtean Bizkaiko Ligan jardun ostean. 1977an Juan Juezi eman zion lekukoa Arenasen Zuzendaritzan.