Begoñako galeriek duten "benetakotasuna" eta "berezitasuna", baita bere ehunduraren aberastasuna izan dira, besteak beste, aipatutako katalogoa prestatzeko orduan leku hori hautatzeko izan dituen arrazoiak, Getxon bizi den diseinatzaileak berak adierazi duenez.
"Lehorrean duen kokapen pribilegiatuak, itsasoko bistekin, hainbat perspektibarekin jokatzea ahalbidetzen digu, look bakoitzaren onena erakusteko", gehitu du Mercedes de Miguelek. Diseinatzaileak, "edertasun itzeleko atzealde naturalak" aurkitu ditu galerietan, materialen aberastasunak, zeramikak, era anitzeko marmolak, areto nagusiak eta bere tximinia izugarriak edo balkoi korrituak osatzen dituztenak.
2019ko Udaberri-Udako bilduma
Mercedes de Miguelek emakumearen beharrak betetzea bilatzen du bilduma bakoitzean, egun eta gauekoak, sport itxura handiagoko eta ausartagoak diren arropak zein bereziagoak direnak prestatuz; eta dotoretasunaren eta modernitatearen parametroei jarraituz egiten du, ukitu hiritar eta egungo bategaz.
Bere 2019ko Udaberri-Udako bildumaren ezaugarria ehundura-nahasketaren oparotasuna da: elastikoak, gazak, kotoizko ehunak, lentejuelak edo bere estanpazio digitalak, jantzi-marrazkiekin, zentzu kolorista eta ausarta ematen dutenak. Bilduman, pastelak, arrosa hautseztatuak eta gris-berdexkak dira nabarmentzen diren kolore-sortak.