Azken lan horregaz zabalduko da helduentzako eskaintza. Muntaia pertsona migratzaileen errealitatea gerturatuko du eta Inmigrazio eta Kulturartekotasun udal-zerbitzuaren Zurrumurrik Ez estrategiaren barruan dago. Horrez gainera, honako lan hauek osatuko dute helduentzako egitaraua: "Tendríamos que haber empezado de otra manera" komedia beltza, "Enredo familiar" lan dibertigarria eta, azkenik, "Zazpi senideko". Azken horretan anaitasunaren sentimendua ardatz nagusi duten zazpi istorio bildu dira.
Haurrek ere non aukeratu izango dute jardunaldietan: "Zoro gaitezen" pailazo-ikuskizuna, "Linbo planeta" txotxongilo-antzezkizuna, jatetxe xelebre batean girotuta dagoen "Chef Nature" lana, "Bidaia ezezaguna" erromeria eta "Kontukantari 2" ikuskizun musikala.
Hori guztiari adin guztientzako eskaintza gehitu behar zaio: "I U" eta "El fin de las cosas" dantza-piezak eta "Soy ellas - Haiek naiz" zirko garaikidearen ikuskizuna.
Azkenik, antzerki arineko egitaraua egongo da laugarren urtez jarraian. Guztira, gehienez 20 minutu dirauten 11 muntaia antzeztuko dira. Lan guztiak Algortako Villamonte kultur etxean izango dira, hilaren 7an eta 14an.
Egitaraua:
Urriak 5, barikua
- "Las muertes de los otros" (Moon Produkzioak)
gaztelaniaz, helduentzat
Romo Kultur Etxea, 20:00, 5€
Urriak 6, zapatua
- "Zoro gaitezen" (Txirri, Mirri eta Txiribiton)
euskaraz, haurrentzat
Areetako Andrés Isasi Musika Eskola, 20:00, 10€ - "Tendríamos que haber empezado de otra manera" (Ékoma Teatro)
gaztelaniaz, helduentzat
Areetako Andrés Isasi Musika Eskola, 20:00, 10€
Urriak 7, domeka
- "I U" (Lasala)
"El fin de las cosas" (Doos colectivo)
dantza, testurik gabe
Algortako San Nikolas plaza, 13:00, sarrera dohainik - "Linbo planeta" (Dejabu Panpin Laborategia)
euskaraz, haurrentzat
Areetako Andrés Isasi Musika Eskola, 18:00, 5€ - Antzerki arina
Algortako Kultur Etxea, 18:30-19:00-19:30-20:00-20:30-21:00
Urriak 12, barikua
- "Chef Nature" (Markeliñe)
testurik gabe, adin guztientzat
Algortako San Nikolas plaza, 13:00, sarrera dohainik - "Enredo familiar" (Txalo Producciones)
gaztelaniaz, helduentzat
Areetako Andrés Isasi Musika Eskola, 20:00, 10€
Urriak 13, zapatua
- "Soy ellas - Haiek naiz" (Rojo Telón)
zirkua, testurik gabe, adin guztientzat
Algortako San Nikolas plaza, 13:00, sarrera dohainik - "Zazpi senideko" (Artedrama)
euskaraz, helduentzat
Areetako Andrés Isasi Musika Eskola, 20:00, 10€
Urriak 14, domeka
- "Bidaia ezezaguna" (Xilipurdi)
euskaraz, haurrentzat
Algortako San NIkolas plaza, 13:00, sarrera dohainik, 18:00, 5€ - "Kontukantari 2" (La Enana Naranja)
euskaraz, haurrentzat
Areetako Andrés Isasi Musika Eskola, 18:00, 5€ - Antzerki Arina
Algortako Kultur Etxea, 18:30-19:00-19:30-20:00-20:30-21:00
Sarrerak: Kutxabanken orotarako kutxazainak, wwww.kutxabank.es web orria, Algortako Kultur Etxea (Villamonte kalea A-8), 944914080 telefono zenbakia eta Andrés Isasi Musika Eskolako txarteldegia (ikuskizuna hasi baino ordu bat lehenagotik).
Egitarau osoa HIRUKA komunikazio-taldearen aplikazioan dago ikusgai.