Getxoko 14 urtetik gorako emakume denak gonbidatuta daude aipatutako topaketara. Hori arrastiko 18:45ean hasiko da, ondo-etorriagaz eta ikasturtearen aurkezpenagaz. Ondoren, Imanol Landa Getxoko alkateak ere aurkezpena egingo du. Bego García Martínez Getxoko Berdintasun teknikaria Jabekuntza Eskolaren 15. urteurrenaz berba egingo du; ondoren, emakumeen ahalduntzearen inguruan jardungo du Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak. Azkenik, Coro Gizatiarrek ekitaldiari amaiera emango dio.
Topaketak irauten duen bitartean haurtzaindegi zerbitzua egongo da, beharrezkoa izanez gero. Horretarako telefono honetara deitu beharko da: 944 660 136; edo email bat bidali helbide honetara: berdintasuna@getxo.eus.