Kristalezko Kioskoaren goizeko kontzertuei amaiera emango zaie domekan

Iker Rincon Moreno 2018ko urr. 4a, 12:44

MoonShakers musika banda arituko da domekan Algortan. © GETXOKO UDALA

MoonShakers talde bilbotarraren domekako emanaldiak emango dio amaiera Algortako Kristalezko Kioskoaren goizeko kontzertuei. Saioa 13:00etan izango da.

Domekan, urriaren 7an, 13:00etan, izango den MoonShakers talde bilbotarraren doako emanaldiagaz amaituko dira Musika Eskolak eta Kultur Etxeak, Stereosoniken laguntzagaz, maiatzaz geroztik Kristalezko Kioskoan goizetan antolatutako kontzertuak eta familientzako tailerrak.

Bien bitartean, egun horretan, 12:30ean haurrek "Musika pintatu" izeneko jardueran ere parte hartu ahal izango dute, eta bi taldetan banatuko da: lehenengoa, 4 eta 10 urte arteko haurrentzat, eta bigarrena, 10 eta 16 urtekoentzat. Horretakoren batean parte hartzeko helbide honetara idatzi beharko da: lucia@froggies.es.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun