Jardunaldia 09:30ean hasiko da, Arriluzeko moilan. Bertan, harrera egingo zaie Itsas Zaindarien Sareko urpekariei eta lehorretik lagunduko dituzten pertsona boluntarioei, taldeak koordinatzeko. Garbiketa 11:00etan hasiko da eta 12:15ean bilduko dira parte-hartzaileak; kontzientziazio hitzaldi txiki bat ere eskainiko zaie.
Helburua nagusia da eskola-umeak, bereziki, eta hiritarrak, oro har, sentsibilizatzea, gizakion jarduerak kostaldean, ozeanoetan, aintzira eta ibaietan dituen ondorioen inguruan. Eta arduratu daitezen, beren ekintzek eragin txikiagoa izan dezaten ingurumenean.
Gogoratzekoa da itsaso eta ozeanoetara iristen diren hondakin solidoek kalte egiten dietela urpeko ekosistemei eta urtero milioi bat hegazti bano gehiagoren eta ehun mila dortoka eta ugaztunen heriotza eragiten dutela.
Ekintza ekologiko honi buruzko argibide gehiago jasotzeko marefondum@gmail.com helbidearen bitartez harremanetan jarri daiteke.