Omenaldia atzo arrastian izan zen RKEn, Romo Kultur Etxean, aipatutako bi erakundeek antolatutako Iparra Galdu Gabe VIII. Jardunaldiei hasiera eman zien "Soka Euskal Dantzaren urratsetan" erakusketaren inaugurazioan.
Jardunaldiek Iparraldeari buruzko errealitatea hurbiltzen dute Getxora. Bertan Koldo Iturbek gonbidatu zituen datorren azaoaren 4ra arte ikusgai egongo den erakusketa ikustera joateko, eta bestalde, Pantxoa Etchegoinek nabarmendu zuen Iparra Galdu Gabe Jardunaldiak eta Soka erakusketa 20 urteko lankidetzaren fruituak direla, eta aurtengo edizioak gustu eta adin guztietako getxoztarrentzako eskaintza izango dela.