Itsas Hondoen laugarren Garbiketa Handia izango da biharkoa; ekintza bera burutu zuten iragan ekainean Algortako Portu Zaharrean eta Espainiako estatuko kostaldeko beste hogei bat tokitan; orduan, 9 tona hondakin baino gehiago kendu zituzten itsas hondoetatik.
Helburua nagusia da eskola-umeak, bereziki, eta herrritarrak, oro har, sentsibilizatzea, gizakion jarduerak kostaldean, ozeanoetan, aintziretan eta ibaietan dituen ondorioen inguruan. Eta arduratu daitezen, euren ekintzek eragin txikiagoa izan dezaten ingurumenean.
Gogoratzekoa da itsasora eta ozeanoetara iristen diren hondakin solidoek (%80k kontinenteetan du jatorria) kalte egiten dietela urpeko ekosistemei, eta urtero milioi bat hegazti bano gehiagoren eta ehun mila dortoka eta ugaztunen heriotza eragiten dutela.