Urriaren 15era bitartean, hiru erakusketa informatiboak bisitatu daitezke, Algortako Villamonteko kultur etxean, Andra Mariko kiroldegian eta Santa Clara eraikinean (Romo Kultur Etxeko erakusketa eraikin horretara eraman da). Online bidez parte hartu ahal izango da baita ere.
Horrez gainera, banakako bilerak hitzartu daitezke teknikariakaz, aldez aurreko hitzordua eskatuta, eta iradokizun eta proposamenak egin daitezke hiritarren arretarako bulegoetan. Aldi berean, kalean bertan, Getxoko auzo desberdinetan, galdetegi bat egiten ari dira, herritarrei egindako laginketa aleatorio gisa.
Bestalde, tailerrak egiten ari dira udalerriko gazteakaz. Orain arte, ehun bat ikaslek parte hartu dute prozesuan, Larrañazubi ikastetxeko eta San Nikolas ikastolakoak.
Informazio dena www.hapo-getxo.eus dago ikusgai.
HAPO Berrikusteko Bulegoa, zalantzak argitu eta aurretiko hitzorduak eskatzeko: tel. 94 466 01 77.