Ohi den legez, hainbat artista ospetsuk bisitatuko dute Getxo, horietako batzuk nazioartean sona handia dutenak, eta berbaldi eta aurkezpenetan parte hartuko dute; sinadura-saioak ere egingo dituzte, zaleek gustukoen dituzten egileak ezagutzeko aukera izan dezaten. Sinatze-txandak Romo Kultur Etxean zein karpako saltokietan izango dira.
Aurtengo gonbidatuen artean honako hauek nabarmendu behar dira: Jason Lutes, Camille Jourdy, Marcos Martín, Natacha Bustos, Mamen Moreu, David Rubín, Anabel Colazo, Javier Pulido, Raquel Alzate. Horiekaz batera, beste komikigile askok ere parte hartuko dute, hala nola Javier Rodríguez, Javier Pulido, Raquel Alzate, Rayco Pulido, Paco Alcácer, Elisa McCausland, Josep Busquet eta Jordi Bayarri. Egile gonbidatuen artean Nazario aipatu behar da bereziki, Espainiako underground komikiaren adierazle nagusietariko bat, hain zuzen ere. Gasteizko Zuloa liburu-dendagaz batera, omenaldia egingo zaio Getxon.
Komiki-erakusketak ez dira faltako Azokan. Hala, Bizkaia Zubian David Leoneren "Caóstica" izeneko erakusketa egongo da eta Romo Kultur Etxean, berriz, Marcos Martínen lanak izango dira ikusgai. Azokako karparen inguruan, Asisko egileren dedikatutako erakusketa egongo da eta, azkenik, euskal komikiaren historia ezagutzeko aukera izango da Torrene Aretoan, 1975. urtetik gaur egunera arteko errepasoa eginez.
Egitarau osoa ikusteko sakatu hemen.