Hirigintza Arloko arduradunek emandako datuen arabera, aurten 16 edukiontzi erre dira, denera, Ondategi, Salsidu, Santa Eugenia eta Carmen kaleetan; eta horrek 18.900 bat euroko galerak ekarri ditu udal-kutxarentzat: Udalak edukiontzi berriak ipini behar izan ditu, garbiketa-lanak, gune batzuk berriz pintatu, eta abar.
Udal Gobernuren ustez deitoragarria da "hiri-altzariak erretzen dituzten pertsonak izatea, Udalarentzat gastu ekonomikoa dakarrelako, hots, getxoztar guzti-guztientzat, baita arriskua ere hiritar guztientzat eta ibilgailuak bezalako ondasunentzat".