Egin beharreko lanak Algortako Orobio kalean eta Kasino plazan izango dira, martitzeneko 22:00etatik eguazteneko 07:00etara. Getxoko Udalak zabaldu duenez, hornidura-mozketak, "seguruenera", honako jabego-erkidego hauetan izango du eragina: Basagoiti etorbidean, 46. zenbakitik 75. zenbakira eta Amezti kalean, 1. zenbakitik 17.era. Algorta goialdeko gainontzeko lekuetan ere presio jaitsierak eta hornidura-mozketak gerta daitezke. Lan horiek, halaber, zarata sortuko dute gauez.
Udalak barkamena eskatu du behar horiek eragin ditzaketen eragozpenengatik.