Jaialdiaren helburuen artean daude ikus-entzule kritiko eta gogoeta zaleak sustatzea, eta errealitate eta harreman zuzenak eta solidarioak sortzearen aldeko apustua egitea, Nazio Batuek 2030erako proposatutako Garapen Iraunkorrerako 17 helburuak lortzera lagunduko dutenak. Horretarako, ekimenak mugarik gabeko askotariko zinema eskaintzen ditu, merkataritza-zirkuituetatik baztertzen dituzten tokiko istorioak eta istorio globalak. Lanen gaiak giza eskubide, genero berdintasuna, kulturartekotasunari buruzkoa izango dira eta baita emakumeek egindako lanak ere.
Kultura, Communication y Desarrollo GGKEak antolatu du ekimen hori, Euskal Lankidetzako Agentziaren eta hainbat entitateren laguntzagaz, tartean Getxoko Udalarena, sentsibilizazioari zuzendutako diru-laguntzetako bategaz.
Egitaraua
Aipatutako zentroetan, besteak beste, proiekzioen bilduma bat, tailerrak eta gaur zinema-zuzendarien bisita egingo dira.
Gainera, iaz Artaza-Romo institutuko ikasle batzuek "Ikasleen Klaketa" Garapenerako eta Gizartea Eraldatzeko Komunikazio tailerrean egindako film laburra proiektatuko da 10 institututan (horien artean Aixerrota eta Artaza-Romo). Proiektatuko den lana "Y tú ¿quién decides ser?" izenburukoa da eta bi bikoteren arteko konparaketa erakusten du.
Jaialdiaren dokumental eta pelikula guztiak Azkuna zentroan proiektatuko dira urriaren 19tik 24ra. Informazio gehiago: www.kcd-ongd.org webgunean.