Biharko bilera Herritarren Parte-hartzearen Programak ezarritakoaren arabera antolatu dute.
Iragarritako HAPOren aldaketa horren bidez Udal Gobernuak gura du Ormatzan hiri-lurzorua garatzea. Testu-aldaketak eragin handia izango du, udal-arduradunen arabera:
- "Bulego, saltoki eta ekipamenduetarako" 1.362,13 metro koadroko partzela bat aurreikusi dute.
- "Dauden eraikinen azterketa euren integrazioa hobetzeko" arlo horretan.
- Lorategi eta parke publikoetarako aurreikusitako "eremu handiagoak", tartean nabarmentzekoa Maidagan kale aurrean dagoen 4.873,23 metro koadroko parkea.
- "Babestutako etxebizitzaren aurreikuspen handiagoa", etxebizitza tasatu berriak, "43-51 inguru".
- Ikastetxeetarako "lasaitasun handiagoa" eta "lotura hobeak" inguruetako hiri-guneakaz –bai oinezkoentzat bai ibilgailuetarako-.