Euskaraldia

Irribiziei eskerrak emateko ekitaldia egingo dute azaroaren 16an Romo Kultur Etxean

Iker Rincon Moreno 2018ko urr. 19a, 11:51

Euskara ulertu ez arren baina euskara entzuten dutenean poztu egiten diren eta euskararen aldeko ekimenakaz bat egiten duten pertsonak omendu gura ditu Euskaraldiaren Getxoko batzordeak. Horretarako, omenaldia egingo dute azaroaren 16an, Romo Kultur Etxean.

Euskaraldia batzorde getxoztarrak Irribizien papera oso garrantzitsutzat jotzen du, esate baterako, horien taldean dauden guraso askok urteetan zehar seme-alabakaz egindako esfortzuari esker, hizkuntza eta kulturaren berreskurapen indartsua izan delako. Hori dela eta, "Eskerrik asko Irribizi!" ekitaldia antolatu dute horiei eskerrak emateko.

Ekitaldira joan gura duten Irribiziek edo Irribiziren bat gonbidatu gura dutenek harremanetan jarri beharko dira euskaraldiagetxon@gmail.com helbidearen bidez.  

Eskerrak emateko bideoak

Bestalde, Euskaraldia batzordeak dei bat egin die Irribizi bati eskerrak eman gura dizkieten pertsonei, seme-alabei, lagunei bideotxo bat grabatu eta gizarte sareetan zabaltzeko, #eskerrikaskoirribizi traolagaz, esker ona ahalik eta gehien nabarmen egiteko. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun