Euskararen gizarte erabilera babesteko, sustatzeko edo hedatzeko zereginetan nabarmendu diren erakunde, elkarte edo pertsona fisikoak zein juridikoak goraipatzea da ekimenaren helburua.
Aurreko sariak
Lehen edizioaren irabazlea Laura Lapeyra izan zen. Saridunak Algortako Juan Bautista Zabala ikastetxeko Gurasoen Elkartean euskararen erabileraren alde egindako lanagatik jaso zuen saria. Bigarrena Bittor Egurrolarentzat izan zen, bizitza osoa hizkuntza-sustatzera dedikatzeagatik; hirugarrena, San Nikolas ikastolarentzat, bere 50. urteurrenean euskarazko heziketan burututako lanagatik; laugarrena, Nahikari Ayorentzat, udalerriko ikastetxeetan bertsolaritzaren alde egindako lanagatik; bosgarrena, Neguriko Gobela Ikastolarentzat, bere 50. urteurrenean; seigarrena, Josu Esnaola eta Alfredo Lopez de Gereñu euskaltzaleentzat, euskararen alde egindako lana, eta bereziki udalerrian duela 21 urte abian jarritako Berbalaguna aitortzeko; zazpigarrena, Goñi familiarentzat, Getxogaso gasolindegian egindako lanagatik; eta zortzigarrena, Getxo Aixerrota Boleibol Kirol Taldeari eman zioten, bere kirol jardueran euskara sustatzeagatik.