Alde batetik, 4. Getxo Skating Race antolatu dute zapaturako, hilaren 27rako. Gurpil-lerroko patinaje txapelketa da hori eta hiru proba egingo dituzte horren barruan: bata herrikoia, 9 kilometrokoa, 10:00etan hasiko dena; lasterketa federatua, 20 kilometrokoa, 10:45ean hasiko dena; eta, azkenik, eskola-lasterketa, 2,8 kilometrokoa, 11:45ean hasi eta ekitaldiari amaiera emango diona.
Lasterketa dela eta, trafikoa moztu egingo da 08:30etik 12:00ak arte Ereaga hondartzara eta Kirol Portura sartzeko bideetan.
Izen-ematea www.herrikrossa.eus web orrialdean egin daiteke. Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi helbide elektroniko honetara: basroller@gmail.com.
Zumba maratoia
Bestalde, Zumba maratoia egingo dute domekan, hilaren 28an, Kirol Portuko Cacoon Beach dantzalekuan. Getxo Gimnastika Klubak antolatutako saioa 10:30ean hasi eta 13:00ean amaituko da. Inskripzioa egiteko 6 euro ordaindu behar da. Interesdunek saioa egingo den egun berean eman dezakete izena, nahiz eta aurrez egitea gomendatzen den posta elektroniko helbide honetara idatzita: club_ritimica_getxo@hotmail.com.