Arenas talde historikoak azaldu dunez, "denok ezagutzen dute Arenasen ehun urtetik gorako historia; lehenengo maila sortu zuen, bertan zazpi denboraldi eman zituen, Kopako txapelduna behin eta beste hirutan finalista. Klubeko etorkizuna harrobiaren esku dago; horregatik urriaren 26an, barikuan, behe-maila horiei merezi duten garrantzia eman gura zaie".
Ekitaldian berba egingo dute Francisco Javier Egusquiaguirre eta Mikel Expósito Arenaseko eta Romoko presidenteek, Getxo Udalaren eta Elecnor babesle nagusiaren ordezkariakaz batera. Ondoren, talde denak aurkeztuko dituzte banan-banan, bakoitzak Arenaseko 2.B mailako jokalari bat izango duela aitabitxi. Jokalarien eta guraso eta semeen talde-argazkien ostean, zaleek Gobelako instalazioak bisitatu ahal izango dituzte, entrenatzaileakaz. Ekimena amaitzeko, cocktail bat zerbitzuko diete autoritateei.