Bihartik aurrera erosi ahal izango dira XIX. Indabadako txartelak

Iker Rincon Moreno 2018ko urr. 24a, 14:16

Azaroaren 3an, zapatuan, egingo dute XIX. Indabada herri-jaialdia Algortan. Bihar, eguenean, ipiniko dituzte bazkariko 400 txartelak salgai, Baster, Bulkada eta Salem tabernetan. Tiketa 8 euroan erosi ahal izango da, azaroaren 2ra arte.

Gainera, antolatzaileek ohartarazi dutenez, aurten ere ez dute edalontzirik salduko, "bakoitzak etxean gordeta dituen jaietako edalontzietako bat ekar dezala".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun