Ahobizi (lehenengo berba euskaraz egiteko konpromisoa) tailerra urriaren 30ean, martitzenean, Algortako Azebarri kultur elkartearen egoitzan eta azaroaren 8an, eguenean, Areetako Getxo Elkartegian, izango dira, biak 19:30ean.
Belarriprest (bakoitzak ahal duena euskaraz egiteko konpromisoa) figurari buruzko tailerrak urriaren 29an, astelehenean, Jabekuntza eskolan (Algortan), eta azaroaren 8an, eguenean, Getxo Elkartegian izango dira, hauek ere 19:30etik aurrera.
Urriaren 29ko eta 30eko tailerretan izena emateko azkenengo eguna gaur, urriaren 26a, izango da. Azaroaren 8ko tailerretan izena emateko azkenengo eguna, aldiz, azaroaren 6a izango da.