Biharko mahai-ingurura hurrengo pertsona hauek hurbilduko dira Getxora: Mikel González, Naia enpresakoa, entsaladak eta barazkiak prestatzen dituena proiektu ekologiko eta sozialean; Sandra Erazu, Andra Mariko Batzokikoa, ateak berriro ireki dituena tokiko produktuetan oinarritutako eskaintza gastronomikoagaz; Ander Méndez, Hola plateraren sortzailetarikoa, kontsumituko diren kalorien %30a xurgatzeko gai dena; eta Eduardo Elorriaga, Hermeneus enpresakoa, produktuen zuzeneko erosketa digitala edo jatetxe iraunkorretan erreserbatzeko aukera ematen duena.
Topaketa Areetako Getxo Elkartegian izango da 18:30ean, eta doakoa da; hala ere, joatekotan, posta elektroniko honetara idaztea gomendatzen da: kaixo@getxoelika.eus.