Amaia Agirre Komunikazio eta Herritarren Partaidetzarako zinegotziak getxoztar denak gonbidatu ditu parte-hartze izaerako aurrekontuetan parte hartzeko: "Udalak herritarren esku uzten duen baliabide bat da haiek euren ideiak, proiektuak… aurkeztu ditzaten eta horiek teknikoki eta ekonomikoki bideragarriak baldin badira, aukera dago udal planaren barruan sartzeko. Getxo hobea eraiki nahi dugu auzokide guztientzat".
Lehenestea
Herritarrek hautatutako proiektu denak baloratu eta puntuatu beharko dituzte (zortziak, euren ustez, duten garrantziaren arabera): | |
Proiektuen izena |
Gutxi gorabeherako kostua |
Edukiontzien aldaketa pertsona guztientzat irisgarriak izan daitezen |
400.000€ |
Plazak egokitzea: altzariak, zabuak, argiak… |
100.000€ |
Villamonteko eta San Nikolaseko liburutegiak hobetzea |
200.000€ |
Bidegorrien sarea zabaltzea hiri guneak lotuz |
120.000€ |
Turismo- eta osasun-ibilbideetako seinaleak hobetzea |
60.000€ |
Algortan pertsona nagusientzat gune bat egokitzea |
200.000€ |
Txakurren gorotzak kontrolatzea |
300.000€ |
Lorategiak hobetzea eta gune berdeak handitzea |
150.000€ |
Nola parte hartu
- Inprimakiak betez eta entregatuz Herritarren Arretarako Bulegoetan (HAB), baita Andra Mari, Gobela eta Fadurako kiroldegietan erabilgarri jarriko diren kutxetan ere.
- Proposamena(k) (eskaneatutako eranskin gisa) helbide elektroniko honetara bidaliz: gobernuirekia@getxo.eus
- Udal webgunean erabilgarri dagoen inprimaki digitala betez: www.getxo.eus/gobiernoabierto
- Inprimakia betez eta sartuz Algorta, Areeta eta Bidezabalgo geltokien inguruan horretarako jarriko diren postontzietan.
- Informatzeko jarriko diren karpetara hurbilduz hurrengo egunetan: urriaren 29an Bidezabalgo geltokiaren ondoan dagoen plazan eta azaroaren 8an Algortako Telletxe plazan. Ordutegia: 11:00-14:00 eta 16:00-19:00.
Lehenengo fasearen datuak
2019ko parte-hartze izaerako aurrekontuaren lehenengo fasea 2018ko ekainaren 15etik uztailaren 15era bitartean egin zen. Horretan, herritarrek 151 galde-sorta bete zituzten, udal-arlo eta erakunde autonomo ia guztiak barruan hartzen zituztenak.
Aurkeztutako proposamenei dagokienez, honako arlo hauen eskumenekoak izan ziren: Hirigintza (88), Ingurumena (45), Gizarte Zerbitzuak eta Esku-hartze Komunitarioa (40); Lehendakaritza eta Herritarren Segurtasuna (24), Kultur Etxea (16), Euskara eta Gazteria (14), Ogasuna eta Ekonomia Sustapena (11), Getxo Kirolak (9), Komunikazioa eta Herritarrentzako Arreta (3), Musika Eskola (2), hainbat sail (2) eta zehaztu gabeko edo udal eskumenekoak ez direnak (8).