Ahots- eta piano-errezitaldia, Areetako Andres Isasi musika eskolan

Iker Rincon Moreno 2018ko urr. 30a, 09:37
Andres Isasi musika eskolako ikasle bat pianoaz lagunduta, artxiboko irudia. © GETXOKO UDALA

Zapatu honetan, azaroaren 3an, errezitaldia egingo da Areetako Andres Isasi musika eskolan: Jose Mª González Estoquera baritonoa eta Pía Rojas Torija pianista arituko dira. Gonbidapen bitartez sartu ahal izango da saiora eta txartela eskolan bertan hartu beharko da.

Errezitaldia 19:30ean hasiko da eta, bertan, R. Schumann, J. Brahms eta G. Mahler musikarien lanak interpretatuko dituzte.

 

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun