Horiek lortzeko hainbat esparrutan eragitea proposatzen da, horien artean, familian, irakaskuntzan, helduen euskalduntzean, kulturartekotasunean, administrazioan, aisialdian, kirolean, lan-munduan, kulturgintzan, komunikabideetan eta teknologia berrietan. Esparru hauetarako neurri ugari (140) proposatzen dira, batzuk urtero arrakastaz garatzen direnak, Getxoz gaindiko egitasmo garrantzitsuak eta egoera soziolinguistikoak eskatzen dituenak; izan ere, ezagutzen den EUSTATen azken azterketaren arabera, 2016ko azterketaren arabera, getxoztarren %33 elebidunak dira, %43 elebakarrak eta %23 elebidun hartzaileak.
Euskara Plana sozializazio-fasetatik bitatik pasa da. Lehenengoan hainbat esparrutako eragileegaz (udalerriko kultur elkarteak, kirol taldeak, Gizarte Zerbitzuak, Gazteria, Berdintasuna, arduradun politikoak…) eztabaidatu zen eta bigarrenean, jendaurrean ipini zen eztabaidagai udal-webgunean. Horren ondorioz, 61 proposamen, galdera edo ekarpen jaso ziren eta une honetan horiei erantzuten ari zaizkie.
Aurreko planaren betetze-maila
Bestalde, udal-iturrien arabera, III. Euskara Planak (2013-2017) proposatutako 285 neurritatik 227 burutu ziren, hau da, %79a, aurrekoetan baino gehiago, lehenengoan eta bigarrenean %72a bete baitzen. Neurri gehienak bete ziren euskara belaunaldiz belaunaldi (irakaskuntza, euskalduntzea, familia eta kulturartekotasuna) eta eten barik transmititzea helburu zuten esparruan, (77 neurritatik 60) eta gutxienak euskararen elikadura bilatzen zuten atalean (59tatik 45), hau da, kulturgintzan, komunikabideetan eta teknologia berrietan.
Informazioa: http://www.getxo.eus/eu/euskara/servicios/planes-euskera