Jardunaldia 12:00etan hasiko da; 12:45ean Igurko IMQ-ko Naiara Fernández mediku-geriatrak "Diario de un camino contigo" berbaldia eskainiko du; ondoren, Elena Coria Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak azalduko du Udalaren jarduna. Mokadu baten ondoren, 15:30ean, "Cuidadores" filma proiektatuko da; sarrera irekia eta doakoa izango da. San Ignazio herri ikastetxeko hainbat ikaslek parte hartuko dute jardunaldian, udalerrian aurrera eramaten dabiltzan belaunaldien arteko lanaren adierazpen gisa.
Topaketan parte hartu gura duten pertsonek izena eman behar dute 683 193 092 telefono-zenbakian.
Topaketaren hurrengo egunean, azaroaren 6an, ospatuko da Nazioarteko Pertsona Zaintzailearen Eguna.