Aipatutako parkeetan ezarriko dituztenez gainera, gaur egun honako toki hauetan daude komunak: Aixerrotako pasealekuan; Areetako kaiaren pasealekuan, La Bola hondartzaren parean (hura berrituko dute, 160.000 euroan); San Nikolas plazan; Ereagako turismo bulegoko eraikinean; Bolueko landetan; eta Areetako hondartzan (bertan dagoena aldatu egingo da, eta lizitazio-prozesuan dago aldaketa).
Komunak ezartzeko irizpide gisa, 92.000 euroko inbertsioa kalkulatu da ale bakoitzeko (eraikinetan daudenak izan ezik); gainera, toki bakoitzeko mantentze-zerbitzu integrala 3.000 eurokoa da urtean, gutxi gorabehera.
Bide publikoko komunak modernizatzeko emango den beste urrats bat da hori; talde politikoek bat egin dute eskaera hori egiteko, eta adinekoakaz "atsegina den hiri bihurtzeko xedea" daukan Getxo Lagunkoia proiektuak proposatu du hori, baita parte hartzeko zenbait prozesuk ere.