Tailerrak jende guztiarentzat egongo dira zabalik, gaztelaniaz eskainiko dira, ordubeteko iraupena izango dute eta 30 pertsona onartuko dira taldeko. Azaroaren 7, 8 eta 9an (eguazten, eguen eta barikuan) 17:30ean emango dira eta 10ean (zapatuan) 12:00etan. Topagunea Arriluzeko kaiko bisitarien gunearen ondoan dagoen galerietako sarreran izango da.
Tailerrak "landa-bisitaldi" baten erara antolatuko dira, zer egiten duten ikusi, galdetu, ezagutu, argazkietan jaso eta esku-hartzea bermatuko diena parte-hartzaileei. Tailer horietan, honako gai hauek aztertuko dira: "Tren geologikoa. Paisaiaren aldaketa fisiko handiak bertatik bertara. Nola heldu gara honaino?"; "Bastidaren erronka handia. Nola jokatzen du arkitekto batek toki benetan zailean eraikinik eder eta iraultzaileena egiteko eskatzen diotenean?"; "Kimikak nola hondatzen dituen eraikinak eta gure habitatak"; "Elkarregaz horma-irudi bat egitea, Begoñako historia ederra eta bertako areto nagusia islatzeko. Punta Begoña berreskuratzea getxotarrentzat eta bisitan datozenentzat"; eta "Zientzia Punta Begoñan, Sarearen esperientziak", non parte-hartzaileek argazkitan jaso ahalko duten zientziaz beteriko eguna eta sare sozialetan partekatu.