Jaiak  Getxo 2018-11-07 11:52

Festetarako gertu daude Algortako Hezetasuna auzoan

Azaroaren 9tik 11ra arte, San Martin jaiak ospatuko dituzte Algortako Hezetasuna auzoan. Dena prest dauka jai-batzordeak.

Festetarako gertu daude Algortako Hezetasuna auzoan
Gigatron taldeak joko du taldearen sorreraren 20. urteurreneko biran. © GIGATRON - LUSATO | Ikusi handiago | Argazki originala

Egitaraua:

Azaroak 9, barikua

  • 17:00 Txupinazoa, Areneazpin
  • 17:00 Getxo atletismo eta "ultimate frisby" erakustaldia, Diskolaris Getxo taldearen eskumenez, Areneazpin
  • 17:30 Diskofesta, Iturgitxi parkean
  • 18:00 Kalejira buruhandi eta txistulariakaz
  • 19:00 Txorizada, txosnan
  • 19:00 Pilota partida, eskualdeko pilotariek eskainita, San Nikolas ikastolako pilotalekuan. Sarrera, doan
  • 22:00 Kontzertuak Iturgitxiko karpan: Love Masacre eta Urrats erromeria

Azaroak 10, zapatua

  • 09:30 Diana eta kalejira, auzoan zehar
  • 11:00 Umeentzako marrazki-lehiaketa, Garrobiren eskumenez, Areneazpin
  • 11:00 Umeentzako tailerrak, Areneazpin
  • 11:00 Tiragoma eta igeltoka txapelketa, Areneazpin
  • 12:00 Poteoa auzotik, Txopolis fanfarriagaz
  • 14:30 Herri-bazkaria, Iturgitxiko karpan
  • 16:00 Bazkal-osteko bakarrizketa, Aritz García "Label Comedy"
  • 16:00 Mus arina txapelketa, Mabe tabernak antolatuta
  • 18:00 Umeentzako marrazki lehiaketaren sari-banaketa, Areneazpin
  • 18:00 Fandango eta arin-arin erakustaldia, San Nikolas ikastolan
  • 19:00 XXVII. Juango G. Mendibil aurreskulari txapelketa, San Nikolas ikastolan
  • 19:00 Zumba Rosi-gaz, Areneazpin
  • 19:00 Txapel jaurtiketa lehiaketa, Gurea tabernak antolatuta
  • 22:00 Kontzertuak Iturgitxiko karpan: 2zio eta Gigatrón (Gira XX años)

Azaroak 11, domeka

  • 09:30 Diana
  • 10:00-12:00 XL lapikoko txapelketareako izen-ematea, txosnan
  • 10:00 L. Villamonte-Hezetasuna Cross-lehiaketa
  • 11:00 Puzgarriak, Areneazpin
  • 11:00 XXXVII. Artisautza erakusketa, Iturgitxin
  • 11:00 Tronpalari eta graffity erakustaldia, Iturgitxin
  • 11:45 Dantzari taldeen bilkura, Kasune kalean
  • 12:00 Dantzari taldeen kalejira ikastolaraino, Agurra taldearen eskumenez
  • 12:00-14:00 Lapikoko txapelketarako lapikoen aurkezpena, Areneazpin
  • 12:30 Euskal dantzen erakustaldia, Agurra taldearen eskumenez, San Nikolas ikastolan
  • 13:00 Poteoa auzotik, Los Insurrectos taldeagaz (boleroak eta rantxerak)
  • 17:00 Lapikoko txapelketaren sari-banaketa, Areneazpin
  • 17:30 Herri-kirolen erakustaldia, Areneazpin
  • 19:00 Umeentzako txokolatada, Areneazpin
  • 20:00 Irutasun abesbatzaren kontzertua, San Martin de Tours elizan
  • 20:00 Martintxoren erretzea eta jaien amaiera, Areneazpin

2018/11/09 - 2018/11/11

Hezetasuna auzoa Getxo

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa