Klub valentziarrak baieztatu duenez, atzo egin zizkioten proba medikoak Beristaini. Azterketak baieztatu zuen lotailu gurutzatuaren haustura. Bartzelonak eta Realak animoak igorri dizkiote itzubaltzetarrari.
Naiara Beristain futbolari itzubaltzetarrari lotailu gurutzatuaren haustura diagnostikatu diote ezkerreko belauenan, joan den zapatuan Bartzelonaren aurka pairatu zuen lesioaren eraginez. Hala, Valentzia futbol-taldeko erdilariari ebakuntza egin behar izango diote eta baliteke sei edo zazpi hilabete bajan egotea.
Klub valentziarrak baieztatu duenez, atzo egin zizkioten proba medikoak Beristaini. Azterketak baieztatu zuen lotailu gurutzatuaren haustura. Bartzelonak eta Realak animoak igorri dizkiote itzubaltzetarrari.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!