Dantza- eta musika-ikuskizuna bihar, Andres Isasi musika eskolan

Iker Rincon Moreno 2018ko aza. 9a, 09:12

© BASABI

Bihar, zapatuan, "Bakun" ikuskizuna eskainiko du Basabi taldeak Areetako Andres Isasi musika eskolan. Sarreraren prezioa 5 eurokoa da (3 euro eskolako ikasleentzat). Saioa 18:00etan hasiko da.

"Bakun" ikuskizuna jakin-mina duen publiko desberdin bati zuzenduta dago. Gure kulturako elementuak erabiliz eta herri-musikaz lagunduta, ñabarduraz beteriko ikusmen-bidaia sortuko dute, ikuslearen irudimena piztuko duen bidaia, hain zuzen ere.

Basabi taldea sei musikarik eta dantzari batek osatzen dute eta hainbat arlo artistikotan aritutakoak dira. Euren asmoa da purismorik ez duen ikuskizuna eskaintzea. Biolina, biola, kontrabaxua, arpa eta txalaparta elkartuz sortuko den soinu paregabea oinarria da protagonistarentzat, hau da, dantzarentzat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun