Hitzorduak 10:00etan izango dira, astelehen eta eguaztenetan Itzubaltzeta/Romoko Santa Eugenia plazan; eta martitzen eta eguenetan Algortako Telletxe plazan. Ibilbidearen iraupena ordu eta erdikoa izango da. Astero egingo dira paseoak, jai egunetan izan ezik.
Getxoko Udalak bultzatutako Getxo Lagunkoia proiektuaren barruko ekimena da hori. "Irizpide nagusia bizikidetza, gizarte harremana, kultura eta aisia sustatzea da, jarduera fisikoa koherentzia ardatz gisa baliatuz", azaldu du Elena Coria Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak.
Monitore batek gidatuko ditu paseoak eta partaideei aholkuak eskainiko dizkie, hainbat jarduera bio-parke osasungarri batzuen inguruan koordinatu eta dinamizatzeaz gainera.
Ibilbideetan luzaketak eta beste ariketa estimulagarri batzuk egiteko geldiuneak izango dira. Jarduera doakoa da eta ez da aurretik izena eman behar.