Deialdia Getxoko enpresa, komertzio, autonomo, elkarte eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat zein beste mota bateko entitateentzat da, Lanbiden izena emanda dauden langabeak kontratatzeko. Enpresak izango dira langabetuak aukeratuko dituztenak.
Horretarako, 253.565 euro bideratuko dira. Diruz lagundu ahalko dira 2018ko ekainaren 21aren eta abenduaren 31 bitartean hasten diren kontratuak. Kontratuen gutxieneko iraupena hiru hilabetekoa izango da eta lanaldi osoan jardun beharko dute kontratatutako langileek. Kontratuen %40, gutxienez, emakumeentzat izango da.
- Gehieneko laguntza: 3.000 euro 3 hileko kontratuetarako, lanaldi osokoak. Zenbateko hori 4.500 eurokoa izango da baldin eta kolektibo hauetako pertsonak kontratatzen badira.
- Gehieneko laguntza: 6.000 euro 6 hileko edo gehiagoko kontratuetarako, lanaldi osokoak. Zenbateko hori 9.000 eurokoa izango da baldin eta kolektibo hauetako pertsonak kontratatzen badira.
- Lan egindako denboraldiagaz proportzionala den zenbatekoa 3 eta 6 hilabete arteko kontratuetarako, lan-saio osoan.
Laguntza hauetan interesa daukaten enpresei exijituko zaie, besteak beste, kontratazioak lantaldearen gehikuntza garbia ekartzea, enpresan kontratatutako pertsonak sartu aurreko 3 hilabeteetako batez besteko lantalde osoaren aldean.
Eskaerak telematikoki aurkeztu ahalko dira, Administrazio Elektronikoko Bulegoaren bidez (www.getxo.eus orrialdean), eta aurrez aurre ere bai, Getxoko edozein herritarren arretarako bulegotan. Kontsultak Getxolanen: 944 660 140 telefono-zenbakian edo getxolan@getxo.eus helbide elektronikoan.
Deialdi bien oinarriak zein eskabide-inprimakiak eskuragarri daude web-orri honetan: http://www.getxo.eus/getxolan