Gaur goizeko 02:30ak aldera, auzokide batek Ertzaintza deitu du udalerriko tabako-denda baten inguruan susmagarriak ziren hiru pertsonen berri emateko. Hala, patruila bat bertaratu da eta, polizia-iturriek jakinarazi dutenez, dendaren pertsianak indarrez zabaltzen saiatu direnaren zantzuak zituen; hala ere, ustezko lapurrak ezin izan dira barrura sartu.
Minutu batzuk beranduago, susmagarrietako baten deskripzioagaz bat egiten zuen gazte bat aurkitu dute poliziek inguruetan. Hori dela eta, hura identifikatu eta atxilo eraman dute. Iturrien arabera, gazteak walkie talkie bat zeraman gainean, ustez beste lagun biakaz komunikatzeko.
Atxilotutako gazteak 18 urte ditu eta epailearen esku utziko dute gaur.