Aste osoan zehar "La recomposición Abad" izeneko erakusketa ikusgai egongo da Begoñako galerietan. Bertan, Getxoko estudio horretako altzari-bilduma berria ikusi ahal izango da, 2018ko AixeGetxo saria irabazi zuena diseinuaren modalitatean.
Eguaztenean, hilaren 21ean, "Open Studio Getxo" egingo dute, EIDEk antolatuta. Interesa dutenek Getxoko diseinu-estudio batzuk bisitatzeko eta bertan lan egiten dutenakaz hitz egiteko aukera izango dute. Bisita Begoñako galerietan amaituko da, eta bertan Abadek bere proiektua azalduko du