Nerea Guijarrubia 2016. urtean hasi zen zinegotzi lanean eta gaur egun EH Bildu udal-taldearen bozeramalea da. Gazte-gaztetik herri mugimenduetan ibilitakoa da, algortarra da eta Euskal Filologia eta Kazetaritzan lizentziatua.
Eguenean berretsi ostean bere aurkezpen ekitaldi publikoa domekan izango da, azaroaren 18an, eguerdiko 12.30etan, Romo Kultur Etxean.