Gertakariak atzo eguaztenean, hilaren 14an, hasi ziren, 14:30ean. Ertzain batek, jardun gabe ari zela, Algortan zebilen udaltzain-patruila bati jakinarazi zion bi gazte zeudela aipatutako auzoko taberna baten kanpoaldean, nolabaiteko sustantziaren bat saltzen.
Udaltzainek gazteak gelditu zituzten, eta horietako bati diru-kopuru garrantzitsu bat atzeman zioten (1.335 euro zatikizko txanponetan), baita bost poltsa termo-zigilatuak ere, 86,3 gramo haxix zituztenak, udal-iturriek jakinarazi dutenaren arabera. Bigarren gazteari, poltsa hermetikoen pakete bat ere atzeman zioten.
Eginbideak hasi dira osasun publikoaren aurkako delitu bana egotzita.