Eleberriaren 140 milioi ale saldu badira, Frantzian ekoiztutako filmak 100 milioi dolar bildu ditu, ia aurrekontuaren bikoitza. Eleberria 250 hizkuntzatara itzuli da; filma, berriz, euskaraz entzuteko aukera paregabea daukagu, Jeff Bridges eta Rachel Adamsen ahotsak entzun ez arren.
Printzea eleberriaren protagonista da, baina filmean neskatxa batek du leku nagusia. Bere amak antolatu dion bizimodu zorrotza aldatzen joango da, auzokide edadetu batek eta printze txikiaren abenturek bere izaeran eragina duten adinean.
Ume eta helduen gozamenerako 106 minutu dira, animazioak eta gidoiak daukaten erritmoagatik, baina batez ere seme-alabakaz batera hainbat gaitaz hausnarketa egiteko aukera ezin hobea eskaintzen delako: maite dituzunen nahiak entzutearen garrantzia, sormena bultzatzearena, galerei zelan aurre egin… Eta sakonean, zergatik galtzen da adinagaz amets egiteko grina?