Ustruku: ahozkotasuna lantzeko taldea

Iker Rincon Moreno 2018ko aza. 19a, 12:31

Egizu elkarteak antolatzen duen Sendi ekimenak Getxoko familien artean ipuinak, aho-korapiloak, poesiak, kondairak eta tradiziotik datozen kantak konpartitzeko jarduerak antolatuko ditu, hilean behin. Kontularien kluba baino gehiago ahozkotasun tradizioa zaindu eta konpartitzeko taldea izango da Ustruku.

Lehenengo saioak abenduaren 14an eta urtarrilaren 25ean izango dira, 18:00etan, Algortako Villamonteko kultur etxean. Horietan parte hartu gura dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute hemen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun