Atxiloketa 04:30ak aldera izen zen, Negurin. Getxoko Udaltzaingoko agenteek ikusi zuten ibilgailu bat ibilbide irregularra eginez zihoala, kontrako erreia aldizka erabiliz eta galtzadaren eskumako bazterreraino helduz, udal-iturriek diotenez. Jokabide horrek bide-segurtasunerako zekarren arriskua ikusita, poliziek kotxea geldiarazi zuten eta gidariari, 58 urteko gizonezkoari, alkohol-proba egin zioten: botatako arnasan 0,84 mg/l-ko alkohol-tasa izan zen haren emaitza, hau da, legez baimendutakoaren hirukoitza baino gehiago.