Ikerketari lotutako iturriak aipatu ditu EFE agentziak informazioaren iturburutzat. Esan dutenez, getxoztar ingeniaritzako zuzendaritzako kide baten ordenagailua begiratu dute guardia zibilek. Zehazki, Kataluniako abiadura handiko trenaren gaineko dokumentazioa bilatzen ibili dira polizia-agenteak (Senerrek parte hartu zuen haren eraikuntzan).
%3ko auzia CDCren ustezko legez kanpoko finantzazioari lotuta dago; zehazki, lan publikoetarako esleipenak egitearen truke alderdiak enpresen komisioak kobratu ote zituen ikertzen dabiltza.
Kataluniako Lehiarako Agintean eta hango zazpi enpresatan ere miaketak egin ditu Guardia Zibilak, Getxokoaren aldi berean.