Getxoko Udalak edukiontziak aldatuko ditu, irisgarriagoak izan daitezen

Iker Rincon Moreno 2018ko aza. 22a, 08:48

Edukiontzi berriek kexa ugari eragin ditu udalerrian ezarri zirenetik.

Zarama batzeko edukiontziak aldatuko ditu Getxoko Udalak, pertsona denentzat irisgarriagoak izan daitezen. Erabakia aurrekontu parte-hartzaileen emaitzen ondorio izan da, proposamen horrek jaso baititu boto gehien.

Edukiontzien aldaketa, pertsona guztientzat irisgarriagoak izan daitezen, izan da proposamenik bozkatuena 2019ko aurrekontu parte-hartzaileen barruan proiektuak lehenesteko bigarren fasean. Boto gehien lortu dituztenak hurrengo proposamenak izan dira: lorategiak hobetzea eta gune berdeak handitzea; Algortan pertsona nagusientzat gune bat egokitzea; txakurren gorotzak kontrolatzea; plazak egokitzea (altzariak, zabuak, argiak…): bidegorrien sarea zabaltzea hiriguneak lotuz: Villamonteko eta San Nikolaseko liburutegiak hobetzea: eta Turismo- eta osasun-ibilbideetako seinaleak hobetzea. Proiektu horiek aurrera eraman ahal izateko milioi bat euroko diru-partida erreserbatu dute, datorren urteko udal-aurrekontuetan sartuko dena.

Aurrekontu parte-hartzaileetan aurreikusitako diru-partida hori lehenengo lau proiektuen artean banatuko da: edukiontzien aldaketa hasiera (sistema zehazteke), lorategiak hobetzea eta gune berdeak handitzea, Algortan pertsona nagusientzat gune bat egokitzea eta txakurren gorotzak kontrolatzea.

Datuak

Hautatutako proposamenak honela sailkatzen dira jasotako puntuen arabera:

ORDENA

PUNTUAK

PROPOSAMENA

1

7081

Edukiontzien aldaketa, pertsona guztientzat irisgarriak izan daitezen 

2

5625

Lorategiak hobetzea eta gune berdeak handitzea

3

5548

Algortan pertsona nagusientzat gune bat egokitzea

4

5318

Txakurren gorotzak kontrolatzea

5

5289

Plazak egokitzea: altzariak, zabuak, argiak…

6

5084

Bidegorrien sarea zabaltzea hiriguneak lotuz

7

4523

Villamonteko eta San Nikolaseko liburutegiak hobetzea

8

3292

Turismo- eta osasun-ibilbideetako seinaleak hobetzea

Jasotako botoen kopurua 1.315 izan zen (+%22,2); haietatik, 1159 baliodunak eta 156 baliogabeak. 714 paperean aurkeztu ziren eta 601 online, web gunearen edo posta elektronikoaren bitartez (2018an baino 118 gehiago). Prozesuaren parte-hartzaileen profilari dagokionez, hirutik bi emakumeak izan ziren. Adinaren arabera, erdia baino gehiago 41 eta 65 urte bitartekoak ziren. Gobernu Irekiaren Amaia Agirre zinegotziak herritarrak prozesu horretan parte hartzea eskertu du: "Aurrekontu parte-hartzaileei esker getxotarrek guri euren proposamenak hurbiltzeko aukera dute, guztion artean udalerri hobea eraiki ahal izateko. Lanean jarraituko dugu herritarren eta Udalaren artean gero eta harreman estuagoa eta aktiboagoa lortze aldera. Hautatutako proposamenek zerbitzua eta erantzuna emango dizkiete, hainbat jarduketa eta gaietan, udalerriko auzo eta adin ezberdinetako pertsonei".

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun